jueves, 18 de junio de 2009

modaa

Check out this SlideShare Presentation:

miércoles, 3 de junio de 2009

piru gainza torneoa





Aurten torneoa artunduagan izango da soloarteko zelaian parkina egingo dutelako.

Ozeano Atlantikoan aurkitutako geldikinak herenegun desagertutako hegazkinarenak dira

Brasilgo kostatik 650 kilometrotara eserlekuak, salba-jantziak eta erregai orbanak ikusi zituzten atzo. Kutxa beltzaren bila ari dira, baina oso zail ikusten dute hura erreskatatzea, itsasoko gune horretan 3.500 metroko sakontasuna baitute urek. Rio de Janeiro eta Paris arteko bidea egiten ari zen hegazkina eta 228 bidaiari zeramatzan.

Brasilgo eta Frantziako armadak erreskate lanei ekin diete. Hala ere, hegazkinaren geldikinak aurkitu dituzten lekuan airekoa erori zela baieztatzen badute, oso zaila izango dute airekoaren kutxa beltza berreskuratzea, horrek 30 egunetan emititzen duen seinalea detektatzea oso zaila izango delako. Izan ere, gune horretan 2.500 eta 3.500 metroko sakontasuna dute urek.

Rio de Janeiro eta Paris arteko bidea egiten ari zen hegazkina -Air France konpainiaren Airbus 300-200 motakoa-, 228 lagun zeramatzan denera.

viernes, 29 de mayo de 2009

Munduari irekitako albistari digital berri bat, euskara hutsean

Hilabetez frogak egiten aritu ostean, «Zu zeu» albistari digitalak atzo hasi zuen bere ibilbidea. Internet bidezko lehenengo zuzeneko prentsaurrekoa baliatu zuten Hasier Etxeberria eta Mikel Lasa editoreek agerkari digital berriaren nondik norakoak azaltzeko. Beren xedea euskarari sarean dagokion tokia bilatzea izango da eta, helburua eraikitzeko, irakurleak informatzaile bihurtuko dituzte. Munduari begirako leiho berria zabalik dago.
Aspaldidanik bidaiatzen du euskarak Interneteko sarean, baina gutxi batzuk besterik ez dira euskara hutsezko informazioa eskaintzen dutenak eta, are gutxiago, informatzaile zuzena irakurlearengan bilatzen dutenak. Xoraturikan irabazi nahirik gabeko enpresak bultzatuta, www.zuzeu.com web orrialdea abian jarri zen atzo, euskara hutsezko albistari digital berria, hain zuzen. Hilabetez froga eta saiakerak egiten aritu ostean, atzo abiatu zen ofizialki bere jardunean eta, horretarako, zuzeneko prentsaurrekoa baliatu zuten, hori bai, Internet bidez.

miércoles, 20 de mayo de 2009

IBILALDIA 2009

Aurtengo Ibilaldia Galdakaon
Bizkaiko ikastolen jaia, aurtengo ibilaldia, Galdakaon ospatuko da Eguzkibegi ikastolak antolatuta. Bere spota ikusgai dago Youtuben. Orain apuntatu zure agendan maiatzaren 31, igandea, eta urbildu Galdakaora. Zure zai izango gaituzu!


viernes, 15 de mayo de 2009

dantzari eguna 2009



igandean bermeon dantazari eguna ospatuko da.euskadiko dantza talde guztiak gonbidatuta daude urtero bezala.Pasaden urtean markinan izan zen eta jende pilo bildun zen espero dugu aurten ere horrela izatea guztion artean egun polita pasatzeko

bentako jaiakk!!


asteburu honetan bentako jaiak dira(basauriko auzo bat).ostiralean eta larunbat gauean erromeria dago bentako plazan, badakigu larunbat gauean kurrus trikitilaria egongo dela jaia animatzen.bertan basauriko gazte eta nagusi guztiak egongo dira beraz giro ederra egongo da anima zaitezte eta etorri!!